Hitzaldiak

TOPAKETA - HEZIKETA – TRESNAK

TOPAGUNEAK

Kabiak hitzaldiak eskaintzen ditu, seme-alabek haurtzaro osasuntsuagoa jasotzearekin arduratuta dauden helduentzat. Hitzaldi horiek aukera paregabea suertatzen dira, antzeko kezkak dituzten beste guraso edo erreferentziazko heldu batzuk ezagutu eta bizipenak konpartitzeko. Hainbat profesionalen bidez (pedagogoak, psikologoak, nutrizionistak...), espazio ezin hobea sortzen da haurren premiei buruz hausnartzeko, norbere burua lantzeko eta guraso-trebetasunak garatzeko. Beraz, tresna ugari jasotzen dituzte, seme-alabei modu integralean eta osasuntsuan garatzen laguntzeko.

Benetako mirariek zein zarata gutxi egiten duten!
Funtsezko gertaerak zein errazak diren

- Antoine de Saint- Exupéry