
NOR GARA?
TOPAKETA - ESPAZIOA - BALIABIDEAK

Waldorf Kabia Elkartea waldorf pedagogiarekin bat egiten dugun familia eta profesionalek osatzen dugu, eta haurtzaroa babestea eta hazkuntza kontzientea bultzatzea dugu helburutzat.
Familiei hazkuntzan laguntzeko topaguneak sortzen ditugu, seme-alabekin partekatzeko balioko dieten baliabideak eta uneak eskaintzeko, Rudolf Steinerrek sortutako Waldorf pedagogian oinarritutako begirada kontziente eta integratibotik.
GURE HELBURUAK
Gasteiz haurtzaroaren babesean erreferentziazko hiriburua izatera heltzea.
Haurtzaroaren eskubideak herritarren artean zabaltzea.
Haurtzaroa babestea, familiei nahiz osasunari eta hezkuntzari lotutako profesionalei lagunduz, Rudolf Steiner Waldorf pedagogiaren sortzailearen ikuspegi kontziente eta integratzailean oinarrituta.