HAZKUNTZA TALDEA

ZAINDU – LAGUNDU – ENTZUN

Zer da hazkuntza osasungarria?

RAEren arabera, "hazkuntza" terminoak honako hauek biltzen ditu: edoskitzea, irakaskuntza, heziketa, kultura, hezkuntza, prestakuntza, zaintza. Hori guztia ondo egitea erronka izaten da, lan hori oraindik prest egon gabe iristen zaigulako.

Haurra haztea ibilbide partekatua da, beharrezkoa Lurrera iristen den haurrarentzat eta aukera bat haurra hartzen duten gurasoentzat.

Erronka izan da beti, baina gaur egungo munduak zaildu egiten du berez naturala eta harmoniatsua den prozesua: informazio gehiegi eta, aldi berean, kontraesankorra jasotzen dugu, ez dugu gurasoentzako euskarri-sarerik aurkitzen, bizitzaren erritmoak ito egiten gaitu, premiazkoari erantzun nahian garrantzitsua den horretara iristen ez garela sentitzen dugu… Ondorioz, ez da erraza hazkuntza kontziente eta konektatua bizi izatea.

BIDEA ELKARREKIN EGINEZ

Kabian 3 urtetik beherakoen gurasoengan hazkuntzak pizten eta mugitzen duen guztia partekatzeko espazio eta denbora eskaintzen dugu.
Badakigu familien beharrak aldatu egiten direla seme-alabak hazi ahala. Horregatik, bi hazkuntza-talde ditugu, bata 0-1 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat eta bestea 1-3 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzat. Gurasoek seme-alabekin partekatzen dituzten espazioak dira, Kabiarentzat haurrak haztea moldatzea, laguntzea, partekatzea, birsortzea, bizitzea eta konektatzea baita.
1-3 urte bitarteko haurren taldea asteazkenetan biltzen da, 16:00etatik 17:30era, Geroa Waldorf Eskolan / Trokonizen -Araba (Gasteiztik hamar minutura).(0-1 urteko haurren taldearen eguna zehazteke daukagu).

El horario del grupo de 0 a 1 año está por definir.

Benetako mirariek zein zarata gutxi egiten duten!
Funtsezko gertaerak zein xumeak diren!

- Antoine de Saint-Exupéry