
UDALEKUAK
PENTSATU - SENTITU – EGIN
J.A.
Espazio atsegin bat sortu ohi dugu udan, Waldorf pedagogiaren bidez 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zaintza kontziente eta integrala eskaintzeko.
Horretarako, Waldorf pedagogiaren printzipioetan oinarritutako tailerrak eta jarduerak eskaintzen ditugu. Hauek dira printzipio nagusiak:
Gizakia hiru alderdik (PENTSATZEA, SENTITZEA ETA EGITEA) osatzen dute eta, beraz, garrantzitsua da goiz osoan zehar hiru alderdi horiek sustatu eta aktibatzen dituzten jarduerak eskaintzea.
J.A.
ARTEA
ARTEA (Sentitzea) jardunaldiaren ardatz nagusietako bat da, irudimena eta fantasia sustatzeaz gain, animikoki eta fisikoki erregulatzeko aukera ematen digulako. Horretarako, eskulanak (puntua egitea, jostea), lan artistikoak (margotzea, marraztea, antzerkia, musika, poesia) eta artisautzako tailerrak (saskigintza, taila...) proposatzen ditugu.
J.A.
JOLASA
JOLAS ARDURATSUA, zuzendua eta zuzendu gabea, bakoitzaren askatasuna, espazioa eta jolasak errespetatuz, eta eskura jarritako materiala zainduz.
J.A.
ERRITMOAK
Haurrarenak, bere eboluzio-etapa eta horri dagozkion beharrak errespetatuz, koherentziaz eta errespetuz: gauza bakoitza bere garaian
Urteko zikloenak (urtaroak) eta giza arimari laguntzen dioten jai eta ospakizun esanguratsuenak; kasu honetan, San Joan jaia.
Egunerokoa eta, beraz, egunak izan behar duen arnasketa: arnasa botatzeko uneak (kanpoko jolasa, animaliekiko kontaktua, taldeko jolasak, atal erritmikoa eta mugimendua) eta arnasa hartzeko uneak, lasaitasunera itzultzeko, bere baitara itzultzeko (eskulanak, bazkaria prestatzea, poemak eta kantuak talde txikietan eta ipuin-kontaketa egunaren amaieran, haurrei beren barne-irudiak sortzen uzteko eta irudimena sustatzeko).
J.A.
EGITEA
ZAINTZA eta LANA baserrian (Egitea): egunero-egunero, animaliak zaindu, jaten emanez; baratze txiki bat landu, lurra prestatu, erein, landatu eta ureztatuz; … eta erabiltzen ditugun espazioak, barrukoak zein kanpokoak, jaso eta edertu, hurrengo egunean dena txukun-txukun eta polit egon dadin.
J.A.
ZENTZUMENAK
Norberaren esperientziaren bidez ikasi, 12 zentzumenak aktibatuz, ingurune natural eta magikoaz gozatuz, eta jolasa, atsedena eta eguneroko lanak partekatuz.
J.A.
LOTURA
NATURAKO erresuma guztiekin (minerala, landarea, animalia eta gizakia) eta elementuekin lotzea, baratzean lan eginez, animaliak zainduz eta ingurune naturala etengabe ukituz.
J.A.
HARRIDURA
Aurkikuntza eta berritasuna (Pentsatzea): egunero, inguruan dugun guztiari buruzko nozio eta ikaskuntza berriak integratu, galdetu eta kuxkuxeatu… Ezagutuz ere hazten gara.
J.A.
BALIOAK
Komunitate-bizitza eta funtsezko BALIOAK (maitasuna, errespetua, irekitasuna, partekatzea, gatazken kudeaketa, lankidetza, laguntza...) eskaini, indibidualtasun bakoitzarekiko eta munduarekiko errespetuzko harremana garatzeko.
KOMUNITATEA egitea: familiekin komunikazio ona eta egunerokoa, zalantzak eta galderak partekatzearen bidez eta udalekuan bizitakoa etxean kontaraztearen bidez, seme-alabak bezala haiek ere parte izan daitezen. Aste bakoitzaren amaieran, astean zehar egindakoaren erakustaldi txiki bat eskainiko da.
Elikadura
ELIKADURA OSASUNGARRIA, ekologikoa eta hurbilekoa: hamaiketakoak neska-mutikoek egiten dituzte (txandaka). Horrekin, azpimarratu nahi dugu giza bizitzan zein garrantzitsuak diren eguneroko lanak. Guztiok hartzen dugu parte zeregin horietan, eta lagundu egiten dugu lan hori posible egiteko.
Informazio gehiago nahi dut!
Bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.